XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asignazioa Ondoko eredua jarraituz idazten da ekintza hau: aldagaia: = adierazpena non aldagaia delakoak aldagai konkretu baten izena adierazten baitu eta adierazpena delakoak inguruaren objektuak (aldagai edo konstanteak) eta azaldutako eragiketak erabiliz lortutako balio bat.

Adibideak:

Parentesirik egon ezik adierazpena kalkulatzeko, lehenago kalkulatzen dira mod, div eta * eragiketak eta gero batuketa eta kenketa.

Maila bereko eragiketen ebaluazioa ezkerretatik eskubitara egiten da beti.

Asignazio ekintzak lehenengoz adierazpenerako balioa kalkulatzen du, gero kalkulatutako balioa aldagaiari ezartzen dio balio berritzat.

Aldagaiaren antzinako balioa galdu egiten da.

Adierazpenean agertzen diren aldagai izenak beren balioek ordezkatuak izango dira adierazpenaren balioa kalkulatzeko.

Adierazpenean agertzen diren aldagaien balioak ez dira aldatuko, asignazio-ekintzako ezkerreko aldagaian bakarrik aldatuko da balioa.

2.4. ALGORITMOEN IDAZKERA Algoritmoak idazterakoan ondoko eredua jarraituko da:
algoritmoa identifikadorea
aldagaiak identifikadorea objektu-mota
hasiera ekintza
amaia.